Azkoitiko Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketak ezagutzera eman ditu sarituak
Iñigo Legorburu Arregi hernaniarra izan da irabazlea helduen kategorian, 'Elkar ezagutuz' izeneko lanarekin, eta Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoititarrak jasoko du bigarren saria 'Justizia' bertso sortarekin
Azkoitiko IV. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako epaimahaiak dagoeneko jakinarazi ditu aurtengo edizioko irabazleak eta sarituak. Aurtengo edizioan guztira 22 bertso-sorta aurkeztu dira, eta herritarren parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan dela adierazi dute antolatzaileek.
Helduen maila
Helduen mailan, lehenengo saria Iñigo Legorburu Arregihernaniarrarentzat izan da, Elkar ezagutuz izeneko lanagatik.
Bigarren saria, berriz, Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoitiarrak eskuratu du, Justizia izeneko sortagatik. Azkenik, helduen kategoriako Azkoitia sariaNaia Arrizabalaga Arrieta herritarrak jasoko du, Begi bustiei izeneko bertso-sortarekin.
Gazteen maila
Gazteen mailan, Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarra izan da irabazlea Gure euskara zaharra izeneko lanarekin.
Lan bakarra aurkeztu den arren, epaimahaikideek nabarmendu dute bertsoak maila bikaina duela.
Haurren kategoria
Haurren kategorian, sari nagusiaMikel Zabala Tolosaerrezildarrarentzat izan da, Errezilen galduta lanari esker.
Azkoitia saria, berriz, Nora Arrizabalaga Arrietarentzat izan da irabazlea, Zaindu naunelako bertso-sortarekin.
Sari banaketa
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 26an izango da, 19.00etan Elkargunean, V. Hika bertso saioaren baitan.
Bertan parte hartuko dute Eneritz Artetxek, Aitor Mendiluzek, Oihana Iguaranek eta Jesus Mari Irazuk, eta Haritz Alberdi arituko da gai-jartzaile lanetan. Ekitaldia irekia eta doakoa izango da.