Síguenos en redes sociales:

Errenteriako Haurren Jai Batzordeak maiatzaren 16an egingo du lehen bilera

Haurren egitarauko proposamenen bilketa eta txupinazoko pegatinak sortzeko aukera egongo da

Errenteriako Haurren Jai Batzordeak maiatzaren 16an egingo du lehen bileraN.G.

Aurreko urteetako arrakasta eta parte-hartzea ikusita, aurten ere, Errenteriako madalenetan haurrei zuzendutako ekintzak eurekin batera proposatu eta erabakiko dira, Oarsoirriak taldearen eta Errenteriaren Udalaren ekimenez.

Horretarako lehenengo hitzordua, maiatzaren 16an izango da, Haurren Jai Batzordea gauzatuko baitute egun horretan. Bilera Lekuona Fabrikako 1go solairuan dagoen Plaza Berdean izango da, 17.30ean.

Pegatinak eta txupinazoa

Bertan, haurren egitarauaren ekintzen proposamenen bilketa egingo dute eta Txupinazo Txikiko pegatinak sortzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Bestetik, Txupinazo Txikiko pregoiaren prestaketarako hitzordua eta Batuburrunban parte-hartzeko aukera, maiatzaren amaieran jakinaraziko dutela adierazi dute.

"Familiei informazio hau etxeko txikiekin partekatzea eskatzen diegu, jaietan ere haien zatitxo bat egon dadin eta haurren ideiekin guztiok goza dezagun!", adierazi dute Oarsoirriatik. Edozein zalantza edukiz gero, oarsoirriak@gmail.com helbidera idatz dezakete interesdunek.