Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da maiatzaren 18an eta hainbat ekitaldi antolatu dira laugarren edizioa honetarako zenbait herritan. Konkretuki, Oiartzunen ere izango da kultur ondareaz gozatzeko aukera. Izan ere, herriko lau errota bisitatzeko ibilaldi gidatua antolatu dute egun horretarako.

Yurritako errotan emango diote hasiera ibilbideari, goizeko 10.00etan, eta herri barruko autobusean, Xorrolan, Txalakako, Arraskuko eta Ugarteko errotak ezagutzera joango dira gero. Plaza mugatuak direnez bisitan parte hartzeko izena eman beharko da, 943 494 521 telefonora deituta edota turismoa@oarsoaldean helbidera emaila bidalita.