Oiartzunek herriko lau errotetara bisita gidatua egingo du
Ekimena hilaren 18an izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da
Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da maiatzaren 18an eta hainbat ekitaldi antolatu dira laugarren edizioa honetarako zenbait herritan. Konkretuki, Oiartzunen ere izango da kultur ondareaz gozatzeko aukera. Izan ere, herriko lau errota bisitatzeko ibilaldi gidatua antolatu dute egun horretarako.
Yurritako errotan emango diote hasiera ibilbideari, goizeko 10.00etan, eta herri barruko autobusean, Xorrolan, Txalakako, Arraskuko eta Ugarteko errotak ezagutzera joango dira gero. Plaza mugatuak direnez bisitan parte hartzeko izena eman beharko da, 943 494 521 telefonora deituta edota turismoa@oarsoaldean helbidera emaila bidalita.
Temas
Más en Bertan
-
EAJ/PNV de Usurbil se congratula de la obra de Barrenkale se haya adelantado a 2027
-
Aretxabaleta y Eskoriatza volverán a unirse por el deporte femenino y la igualdad
-
Protestas en Irun ante la posible sanción a un mando del Alarde tradicional
-
Pasaiako Udal Euskaltegiak XXXII. Kultur Astea ospatuko du otsailaren 2tik 6ra