Euskararen erabilera sustatzeko ariketa erraldoia, Euskaraldia, maiatzaren 15etik 25era ospatuko da. Errenteriako giroa pizteko, Euskaraldiaren Herri Batzordeak maiatzerako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Egunero ekitaldiren bat egongo da eta adin guztietarako ekintzak egongo dira eta herriko hainbat auzotan burutuko dira. Presentzia berezia izango du aurtengo egitarauan hitanoak.

Saioak

Izan ere, hilaren 7, 8, 14 eta 15ean Hitano ikastaroa izango da Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta. Joxepa Antoni Aranberri anitzenean izango dira saioak 16.00etatik 18.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Izen-ematea beharrezkoa izango da.

Bestalde, hilaren 15, 16, 19 eta 23an Kahoot Euskaraz hitanoarekin jolasten erronka burutuko da Lekuona Fabrikan, 18.30ean. Parte-hartzea irekia izango da.

Euskaraldiaren egitarau osoa N.G.

Aldez aurretik doako sarrera edo gonbidapena eskuratu behar diren ekintzak ere egongo dira. Adibidez, hilaren 17an Puta baten bakarrizketa eroetxean lana Xenpelar etxean, 19.30ean, ikusi ahal izateko doako sarrera eskuratu beharko da (klik hemen). Azkenik, hilaren 19an Ombuaren itzala dokumentaka proiektatuko da Niessen zinemetan 19.30ean, OZZinemak antolatuta. Sarrera ere doakoa izango da (klik hemen).