Kattalin Miner eta Aner Peritz LGTBIQ+ borrokaz, feminismoaz eta euskaraz arituko dira Elgoibarren
Hitzaldi-formatua izango duen topaketa gaur, martxoak 12, egingo da Kultur Etxeko sotoan 18.00etatik aurrera
Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan euskara, feminismoa eta LGTBIQ+ borroka ardatz izango dituen topaketa egingo da gaur, martxoak 12, Arrakala! izenburupean.
Topaketaren protagonistak
Gai hauei forma emateko ardura Kattalin Miner hernaniarrak eta Aner Peritz zarauztarrak izango dute.
Kattalin MIner (Hernani, 1988) kazetari, idazle eta aktibista feminista da, eta Aner Peritz (Zarautz, 2002) bertsolaria.
Arratsaldeko saiorako aukeratutako formato solasaldiarena izango da, berbetan aritzen diren bitartean sortuko diren gaiei buruz dituzten ikuspuntuak kontrajartzeko balioko diena.
Antolatzaileak
Topaketa Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra, Elgoibar LGTBIK+ eta Narrutsik elkarteek antolatu dute, eta euskaraz egingo da, 18.00etan hasita.
Amaieran lunch txiki bat egongo da, eta solasaldian zehar sortu diren gaiei buruz hitz egiten jarraitzeko aukera egongo da.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun