V. Lilaldiari hasiera emango diote larunbatean Idiazabalen
Martxoaren 8tik 21era bitartean ekintza ugari izango dira herrian; guztiek emakumea eta berdintasuna dute hizpide
Idiazabalgo Udalak, herriko talde eta eragileekin elkarlanean, V. Liladia antolatu du. Martxoaren 8tik 21era bitartean ekintza ugari izango dira herrian. Guztiek emakumea eta berdintasuna dute hizpide.
Larunbatean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea, ahizpatasun lehiaketa eta dantza saioa izango dira 12.00etatik aurrera Plaza Nagusian. Ondoren, poteo morea egingo da herriko tabernetan zehar, eta jarraian bazkaria Elizalde elkartean. Arratsaldean, 17.00etan, txokolatadaz disfrutatzeko aukera egongo da Adinetxen.
Martxoaren 10ean, Adani Shibili idazlearen Detaile xume bat liburuaren inguruko solasaldia izango da. Saioa liburutegian egingo da 19.15ean. Hilaren 13an, aldiz, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa izango da. Betzaida Urtazak eskainiko du udaletxean 17.30ean.
Martxoaren 16an, Berdintasunaren kanta sortzeko tailerra egingo da Gaztelekuan 16.30etatik 18.00etara. Hilaren 20an, berriz, helduentzakoMunduko emakumeak ipuin kontaketa izango da. Guraso elkartean egingo da 19.00etan.
Un mes de actividades en Beasain para conmemorar el Día de la Mujer
Azkenik, Goierri Lanbide Eskolako lehen emakume ikasleei buruzko hitzaldiaren txanda izango da. Udaletxean egingo da, martxoaren 21ean, 17.00etan.
Bestalde, hilabete osoan zehar feminismoa ardatz duten liburu ugari izangdo dira Idiazabalgo liburutegian.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”