Beasaingo Loinatz jaietako egitaraua antolatzen hasteko bilera egingo da gaur arratsaldean. Bertan jai batzordea osatuko da lehenengo, ondoren egitarauaz hitz egiteko.
Udalak herritar zein elkarteak gonbidatzen ditu bilerara, izan ere, xede nagusia "herritar zein elkarte gehienen ekarpenak jasotzea da".
Bilera Udaletxeko kultur sailean izango da, 19.30ean.