Aitzealdenk Fest ekimena Azpeitiko Sanagustin kulturgunera itzuliko da martxoan eta apirilean
Martxoaren 15ean Viva Belgrado eta Naxkerren kontzertuak izango dira, apirilaren 11n Ezpalak eta Rodeo taldeena eta, apirilaren 12an Bala eta Pinpilinpussiese igoko dira oholtzara
Azpeitiko Sanagustin kulturgunearen hastapenetan oihartzun handia izan zuen Aitzealdenk Fest ekimena berrantolatuko du Kulturaz kultur kooperatibak.
Aurten, Ayuken Management enpresaren 20. urteurrena dela eta, Kulturazek eta Ayuken Management elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua.
Bi asteburu eta sei talde
Bi asteburutan sei musika taldek eskainiko dituzten kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
Martxoaren 15ean Viva Belgrado eta Naxkerren kontzertuak izango dira, apirilaren 11an Ezpalak eta Rodeo taldeenak eta, apirilaren 12an Bala eta Pinpilinpussies taldeak igoko dira oholtza gainera.
Kontzertu guztiak 22.00etan hasiko dira Sanagustin kulturgunean.
Sarrerak
Sarrerak gaur, otsailak 20, 10.30etan, jarriko dira salgai kulturaz.eus webgunean.
Apirilaren 11 eta 12ko kontzertuetarako 20 euroko bonu berezia ere eskuragarri izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años