Zarautz Abesbatzak Maitasun kontzertua eskainiko du ostiralean
Arratsaldeko 20.00etan izango da Merkatu Plazako lehen solairuan
ZarautzAbesbatzak Maitasun kontzertua eskainiko du ostiral honetan. Arratsaldeko 20.00etan hasiko da ikuskizuna eta Merkatu Plazako lehen solairuan izango da.
Maitasuna eta maite-minari buruzko kantak abestuko dituzte
Abesbatzak eskainiko duen kontzertuan maitasuna eta maite-minari buruzko kantak abestuko dituzte, euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan. Anhe Duhalderen Maitasun Aroa kanta abestuko dute lehen aldiz bertan.
Kanta batzuk entzuleekin batera abestuko dituzte
Abesbatzatik adierazi dutenez, "kanta batzuk entzulearekin batera abesten dira emanaldi honetan. Urtero bertaratzen direnek ondo dakite zein kantu diren, Jose Inazio Iztuetak bere 2. bikoteari, Kontxexi azpeitiarrari eskainitako bertso batzuk, beste kanta ezagun batzuren artean". Gainera, emanaldia amaitzeko abesti mexikar bat kantatuko dute, Joxelu Anaiak taldearen Hil Arteraino "kanta mitikoa".
Kantu sorta
Abestuko duten kantu sorta hurrengoa izango da: Bi maitaleren istorioa; 1940. urtean estreinatu zen Quintanaren JAI-ALAI filmean. Euskaraz azaldutako maitasunezko kanta; Romandia aldeko erromantze oso zahar bat; Xabier Leteren maitasunezko kantu gozo bat: Itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera, itzalaren itzala ezereza bera; Zuberotar abestiak… Eta aurten, beste 2 kantu berri estreinatuko dituzte: euskal kantarik zaharrenetarikoa, Lope de Vegak Araban jaso eta 1618. urtean idatzitako Los Ramilletes de Madrid lanean, euskaraz azaldu zuen bertsoa: Zure begi ederrok, ene laztana, katibaturik nabe, librea nintzana. Beste kanta berria aipatutako Maitasun Aroa abestia da.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”