Síguenos en redes sociales:

'Irabazi Arte' telesailaren laugarren denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera Azkoitian

Emanaldia Baztartxo Antzokian izango da otsailaren 16an arratsaldeko 17.00etan, sarrera doakoa baina aurrez hartu beharko da

'Irabazi Arte' telesailaren laugarren denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera AzkoitianEITB

Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera izango da otsailaren 16an, 17.00etan Azkoitiko Baztartxo Antzokian.

Sarrera doan da, baina bertaratu nahi dutenek Azkoitiko emanaldira aurrez sarrera hartu beharko dute www.entradium.com atariaren bidez.

Sarrerak eskuragarri egongo dira gaurtik, otsailak 4, aurrera. Erabiltzaile bakoitzak gehienez sei sarrera eskuratu ahalko ditu.

Nesken futbol-taldea

Kataluniatik Euskal Herrira itzultzen den familia baten istorioa kontatzen du. Familiako alabak futbolean jokatzen zuen Katalunian, eta Euskal Herrian hala jarraituko du.

Erronka berriak izango ditu Arenek, aitonarekin bizitzera eta lagun berriak egitera ohitu beharko du, amaren galera gainditzen duen bitartean.

Baina, batez ere, askoren aurreiritzien aurka jardun beharko da, herriko lehen nesken futbol-taldea sortu ahal izateko.