Urtero bezala, aurten ere Azeri Dantza egingo du Errenteriako Ereintza Dantza Taldeak Ostegun Gizenean, inauteriei hasiera emateko.
Izen-ematea
Ereintzak herriko jendea animatu nahi du Azeri Dantzan parte hartzera eta galdetegi bat sortu du Azeri Dantzan atera nahi duen herritar orok izena eman dezan. Otsailaren 5ean bukatzen da izena emateko epea.
Parte hartzeko bi baldintza daude: 18 urte edo gehiago izatea, eta entseguetara joatea.
Entseguak
Entseguak otsailaren 12, 19 eta 26ean izango dira, arratsaldeko 19.30ean, Merkatuzarren, eta Azeri Dantza otsailaren 27an izango da.
Egun horretan parte-hartzaileak kalejiran aterako dira Ereintzako egoitzatik (Juan de Olazal kalea) 19.00etan, eta Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo eta Madalen kaletik igaro ondoren, 20.00ak aldera Herriko plazara helduko da.
Bertan, Azeri Dantza dantzatu dute: Paseoa, Aitarena, Orratzarena, Txingoarena, Azeri Dantza zortzikoa, Perratzea, Dorrea eta kalejira.
Sardinaren ehorzketa
Ereintza taldeak ere Sardinaren ehorzketa antolatu du. Hau martxoaren 4ean burutuko du. 19.30ean Ereintzako egoitzatik aterako dira desfilean eta ekitaldia nagusia Herriko Enparantzan izango da 20.00etan.