Arrasateko ludoteka ibiltariak larunbat honetan hasiko du bere ibilbidea Musakolan
3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena apirilera arte egongo da martxan
Hiru eta hamabi urte arteko haurrei zuzentutako ludoteka ibiltariaren egitasmoa jarriko du martxan aste honetan Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak. Otsailean hasiko da eta apirilera arte larunbat goizetan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan.
"Aisialdi hezitzaile euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da ludoteka ibiltaria. Sormena garatzea, harremanak egitea, parte-hartzea sustatzea, naturarekin harremantzea eta beste hainbat helburu hezitzaile ditu egitasmoak", azpimarratu dute Txatxilipurdiko arduradunek.
Otsailaren 1ean, institutuko patioan
Lehenengo geltokia Musakolan egingo dute otsailaren 1ean, zehazki, institutuko patioan, 11.30etik 13.30era. Ekintzak parte-hartzaileekin adostutakoak izango direla aurreratu dute elkarteko hezitzaileek. Leku berean otsailaren 8an, 15ean eta 22an ere elkartuko dira.
Martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 22ean, aldiz, Erguinen egingo dituzte saioak, eta martxoaren 28an, eta apirilaren 5ean eta 12an Txaeta kalera helduko da ludoteka ibiltaria.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun