Une hunkigarriak Ola sagardotegiaren txotx irekieran
Iñaki Bengoetxeak bere alaba Eiderri pasa dio txotx egiteko giltza, sagardotegiak 25. urteurrena ospatu duen honetan
Joan den igandean, urtarrilaren 19an, une hunkigarriak bizi zituzten Ola sagardotegian. Izan ere, Irungo sagardotegiak 25 urte betetzen dituen honetan, argi zegoen txotx irekiera ez zela edonolakoa izango. Aurreikusitakoa bete eta bengoetxeatarrek nekez ahaztuko dituen uneak bizi ziren Iñaki Bengoetxeak bere alaba Eiderri txotx egiteko giltza eman zionean, sagardotegiaren lekukoa pasaz.
Ez ziren izan horiek, ordea, momentu berezi bakarrak. Izan ere, herri kirolek protagonismo berezia izan zuten Olaren ekitaldian, harri jasotzaile eta aizkolari erakustaldiareki, non 25 kolpe eman zizkioten trontzarekin egurrari, sagardotegiaren 25 urteen omenez. Gainera, Xabier Martiarena segalariari omenaldi berezia egin zioten.
Temas
Más en Bertan
-
El PNV de Zestoa reclama actuar "de manera urgente" en el mantenimiento de la Vía Verde entre el Balneario y el casco urbano
-
Amara vuelve a manifestarse para pedir que se cubran las vías y dar “un toque de atención”
-
“Quiero que al ver mis fotos digan: ¡Qué guapo estar ahí!"
-
Urnieta impulsará este año la Mesa de Cuidados
