Legazpiko Loak musika taldeak Bi ertz diskoa grabatu du. Gaur, 22:00etan, Tolosako Bonberenea aretoan aurkeztuko du. Otsailaren 13an, 20.00etan, Legazpiko Karibe Zaharra tabernan aurkeztuko du.

Loak taldea Edu Gil (gitarra eta ahotsa), Txutxi Calvo (saxoa), Jose Llamazares (gitarra), Asier Diez (baxua) eta Joxe Arizkorretak (bateria) osatzen dute. Pop-rock musika egiten dute. Diskoa Mutrikuko AME estudioan grabatu dute, Axular Arizmendirekin.

Diskoa Legazpiko hainbat tokitan eskura daiteke. Baita loaktaldea@gmail.com helbidera idatzita ere. Horretaz gain, abestiak hainbat plataformatan entzun daitezke.