Bergara: Rebel Noise, Malko eta Del Val taldeek jokatuko dituzte ostiralean Danbaka lehiaketako sariak
Arrasateko eta Oñatiko musikariak Seminarixoko oholtza gainera igoko dira
Arrasateko Del Val eta Rebel Noise, eta Oñatiko Malko taldeek osatuko dute Danbaka Musika Lehiaketaren finalaren kartela. Hitzordua ostiral honetan izango da Bergarako Seminarixoko oholtza gainean, 21.30ean hasita.
Hamasei proposamenek parte hartu dute Goiena Komunikazio Taldeak antolatzen duen lehiaketaren seigarren edizioan, eta horietatik hiru aukeratu ditu epaimahaiak finalera igaro daitezen.
Disko bat grabatzeko aukera
Sari nagusiaz gain, Publikoaren Saria eta Danbaka-Ekinez Saria era banatuko dira ostiral honetako ekitaldian. Talde irabazleak disko bat kaleratzeko aukera izango du; publikoaren boto gehien jasotzen dituenak, berriz, bideoklip bat grabatu ahalko du; eta, azkenik, Danbaka-Ekinez Sariak jasotzen duenak datorren maiatzaren 30ean eta 31n Bergarako Labegaraieta auzoan egingo den jaialdian joko du.
Areto kanpoaldeko 'chill out' gunea Bergarako Turtukiña Kolektiboak girotuko du (20:00etatik aurrera).
Temas
Más en Bertan
-
Presente y futuro de la Banda de Música de Elgoibar se citan en el Herriko Antzokia el domingo
-
Un total de 25 restaurantes guipuzcoanos reciben la placa de la Guía Michelin
-
La OTA llegará al parking del ambulatorio de Oñati a partir del próximo lunes
-
Hernani impulsa una campaña para fomentar el autocompostaje con bonificaciones del 40%