Errege Magoak eta haien postariak Hondarribian izango dira asteburu honetan.
Alde batetik, bihar, larunbata, postariak 18.00etan Betherrametik (Mendelu) aterako dira, Amuterako bidean. Bertan gelditu egingo dira, eta gero Kostatik Txiplauko biribilgunera joango dira; eta handik Alamedara, Santa Mariako ateaurrera, Kale Nagusira eta San Nikolas kalera. Hortik, Juan Labordatik Jabier Ugarte kalera jeitsiko dira, eta handik San Kristobaleko biribilgunera, San Pedro eta Zuloaga kaleak zeharkatzeko, San Kristobalera helduko direlarik.
Urtarrilaren 5ari dagokionez, kabalgata Mendelutik aterako da 17.45ean, baina Erregeak itsaontziz irtsiko dira Kai Zaharrera 19.15-19.30ak aldera. Hortik Hermandadera abiatuko dira, bertako lehiotetatik haurrak agurtzeko, eta jarraian kabalgata hasiko da, honako ibilbide honekin: Matxin Artzu, San Pedro kalea, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda eta Damarri. Erregeak Gernikako Arbola plazako Jaiotzara iritsiko dira ondoren, gurtzea egiteko asmoz, eta bertatik Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igoko dute, 20.45ak aldera Arma Plazan egongo direlarik. Bertatik San Gabriel egoitzara abiatuko dira.