Domingo Egia kaleko Benttu arraindegia izan da Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak hamalaugarren urtez antolatu duen Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako irabazlea. Bigarren postua San Pedro kaleko Ipotx goxokidendarentzat izan da eta, hirugarrena, aldiz, kale bereko Itxola Garapen eta Zerbitzu Grafikoak dendarentzat.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izan ditu kontuan eta banatu diren sariak 450, 300 eta 200 eurokoak izan dira. 

Aurtengo lehiaketan hamar komertziok hardu dute parte eta, epai-mahaiaren arabera, “oso maila ona erakutsi dute”. Horiek izan dira Higer Optika, Andrea Opariak, Ilaia Ileapaindegia, Xera Estetika, Salón Belleza Babor, Ogi Berri Okindegia eta Boutique Canela. Erakusleihoen apainketak urtarrilaren 6ra arte mantenduko dituzte.