Beasaingo Atxipi Taldeak boluntarioak behar ditu datorren urtarrilaren 5ean Errege Magoen Zamalkadaren eta gutun-bilketaren antolakuntzan laguntzeko. “Eguerdiko gutun-bilketa antolatu, arratsaldean jantziak banatu eta desfilean zehar lagundu; horiek dira, egunean bertan, laneskua eskatzen duten zereginak, besteak beste”, azaldu du Atxipi Taldeak.

Laguntzeko prest dauden herritarrek atxipibeasain.blogspot.com helbidean dagoen galdetegia bete behar dute, Antolakuntza laguntza atala aukeratuz.