Síguenos en redes sociales:

Azpeitia-Gasteiz zazpi etapetan burutuko du Lagun Onak MBk 2025eko otsaila eta urria bitartean

Azpeitia-Gasteiz zazpi etapetan burutuko du Lagun Onak MBk 2025eko otsaila eta urria bitarteanLagun Onak M.B.

Lagun Onak Mendi Bazkunak 2025 urtean egingo duen helduen etapazko ibilbide luzea Azpeitia-Gasteiz izango da. Azken urtetako formatu berarekin dator ekimena: hilean etapa bat eginez, eta bidean zehar eskualde eta tontor ezberdinak zeharkatu ostean, bi herri lotzea. Azken urteetan egin diren ekimenak mapan jarriz gero, Gasteiz aldera gerturatzea falta zitzaien Lagun Onak MBko mendizaleei, eta horixe izango da hurrengo urteko helburua.

Hiru Haundiak

Ekimena erakargarriago egiteko, bideaHiru Haundietatikbarrena egitea proposatzen da. Hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru tontor nagusietatik igarotzea: Aizkorri (1.523 metro), Anboto (1.331 metro) eta Gorbea (1.482 metro). 

Ibilbidea zazpi etapatan egitea aurreikusten da, eta guztira 190 kilometroko inguru osatuko dira. Egitasmoa ahalik eta mendizale gehienentzat egingarriagoa izateko, hirugarren eta bosgarren etapak Aizkorri eta Anboto tontorretatik igaro gabe egiteko aukera emango zaie parte hartzaileei.

Ibilbide luzeak

Azpeitia-Gasteiz ibilbide luzeak azken urteetan Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu dituen helduentzako etapazko ekimenen antzeko planteamendua dauka. Hau da, Azpeitia-Hazparren (2017), Azpeitia-Bilbo kostatik (2018), Ardoaren eta arrainaren ibilbidea (2019), Azpeitia-Iruñea (2022), Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia (2023) eta Tutera-Azpeitia (2024). Ekimena mendizale, ibiltari edo naturazaleei orokorrean zuzendua dago.

Lehenengo etapakAzpeitia eta Zumarraga lotuko ditu. Horretarako, Izarraitz Birako bidetik Otarrera igo, eta handik Zazpi Kurutze Mendi Martxako ibilbidea jarraituko dute mendizaleek.

Bigarren etapan, Arranoaitz mendia igoko dute, eta Udanatik pasa ostean Zegamarako bidea egingo dute parte hartzaileek, Aizkorriren magaletik. Mendi hau hirugarren etapan igoko dute, eta ondoren Arantzazun amaituko da eguneko txangoa.

Laugarren etapanArabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto eta Degurixa bezalako paraje ezagunak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna. Bosgarren jardunaldian Otxandiorako bidea egingo dute mendizaleek, tartean Anboto gailurrera igota. Seigarren etapan, aldiz, Gorbea izango da protagonista, eta mendi hau egin ostean Murgiara jaitsiko dira parte hartzaileak.

Azkenik, Murgia-Gasteiz izango da azkeneko etapa.

Zuzendaritza berria

Bazkideen urteko batzarra egin zuen Azpeitiko mendizaleen elkarteak duela egun batzuk eta, besteak beste, zuzendari-tza berritu zuen. Arantxa Larrañaga Maizek utzi zion Lagun Onak MBren lehendakaria izateari bost urte karguan izan ondoren. Elkartearen esker ona jaso zuen egindako lanagatik. Bere lekukoa Asier Aramendi Ezenarrok hartu du

Mikel Agirre izango da presidenteordea eta Aitor Unanue idazkaria. Josu Izagirre izangoda diruzaina eta Arantxa Larrañaga, Angel Mari Etxeberria, Agustin Artetxe, Aitor Aranbarri, Ane Soraluze, Jesus Mari Azpiazu eta Iñigo Orbegozo, bokalak.