Urtero bezala, Zarauzko Udalak Kirol Sariak aukeratzeko prozesua zabaldu du. Bertan, proposamenak egin daitezke herriko kirolari onenak aukeratzeko. Proposamenak egiteko epea abenduaren 6an amaituko da.

Zazpi Kirol Sari

Zazpi Kirol Sari emango ditu aurten Udalak: Emakumezko kirolari onena, Gizonezko kirolari onena, Emakumezkoen kirol talde onena, Gizonezkoen kirol talde onena, Kirol babesletza onena, Entrenatzaile onena eta Kirola Bizi saria.

Poposamenak egiteko kirola@zarautz.eus helbidera edota Udalak eskuragarri jarri duen estekako formularioa betez egin daitezke. Udaletik adierazi dutenez, Kirol Sarien ekitaldia urtarrilaren 29an ospatuko da arratsaldeko 19.00etan, Zarauzko Modelo Aretoan. Iaz, Nere Uria eta Gorka Aranberrik irabazi zuten saria.