Ordiziako 'Barroko Aire' jaialdiaren 39. edizioa hastear
Lau kontzertuk osatuko dute aurtengo egitaraua; lehenengoa igandean izango da, Parrokian
Heldu da azaroa etaBarrokoko Aire jaialdia. Izan ere, azaroa musika barrokoaren garaia da Ordizian. Igandean hasiko da jaialdiaren 39. edizioa.
Lau kontzertuk osatuko dute aurtengo egitaraua. Azpimarratzekoa da kontzertuak igandeetan izango direla, 18.30ean, Ordiziako Parrokian.
Lau igande, lau kontzertu
Lehenengo kontzertua All’Antica Musikak eskainiko du igande honetan. Hurrengoa azaroaren 10ean izango da, Donostiako Barroko Taldearen eta Kresala Dantza Taldearen eskutik. Azaroaren 17an Tercia Realidad taldearen txanda izango da. Azkenik, hilaren 24an, Conductus Ensemblek eskainiko du musika saioa.
“Erreferentziazko jaialdia da”, azaldu zuen Izaro Insaustik, Ordiziako kultur teknikariak, jaialdiaren aurkezpenean. “Herritarrek oso maitea dute eta artistak ere oso gustura etortzen dira”, gaineratu zuen.
Temas
Más en Bertan
-
Betzaida Urtaza presenta el cuento infantil que une las culturas mexicana y vasca
-
Preocupación en Lazkao por el aumento de comportamientos incívicos
-
“El fuego que se extendió en 1600 no se ha apagado, todavía hay mujeres que son acusadas de brujas”
-
La crisis de la psiquiatría infantil en el Bidasoa continúa sin solucionarse, según las familias