Síguenos en redes sociales:

Urretxuko Udalak II. Aniztasun eta Bizikidetza Plana aurkeztu du

Urretxuko Udalak II. Aniztasun eta Bizikidetza Plana aurkeztu du

Aniztasun eta Bizikidetza Planaren oinarrizko hiru printzipioak aniztasuna erdigunean jar-tzea eta eskubide berdintasuna, diskriminazio eza eta ikuspegi komunitarioa dira. Zeharkako prin-tzipioak ere baditu: euskara, genero ikuspegia eta 2030 Agenda.

Helburu orokorra herritar guztien eskubide berdintasuna, diskriminaziorik eza eta bizikidetza sustatzea da, zeharkatzen dituzten aniztasun ezberdinak edozein direla ere.

Hiru helburu nagusi

Aniztasun eta Bizikidetza Planaren helburu espezifikoak, berriz, hiru dira: Urretxun bizi den pertsona ororen artean tratu berdintasuna eta diskriminazio eza sustatzea; komunitatean elkar topaketa, hausnarketa, sinergiak eta elkarlanerako espazioak sortzea eta erraztea eta aniztasun guztiei erantzun egokia emateko tresnak eta baliabideak sortzea.

Helburu horiek lortzeko ekintza plan bat garatu dute. Plan horretan bost ekintza jaso dituzte: erreferen-tzialtasuna indartu, sentsibilizatu, lan bateratua garatu, bizikidetza eraiki eta parte hartzea indartu.

Erreferentzialtasuna indartzeko, erreferentziazko espazio fisikoa finkatu dute: Aniztasuna eta Bizikidetza arloa kudeatzen duen dinamizatzailea Gizarte Ekimen departamentuan integratu dute.

Sentsibilizazioa

Herritarrak sentsibilizatzeko, sare sozialetako profilak sortu eta kudeatuko dituzte, komunikazio estrategia diseinatu eta kudeatuko dute, agenda zabalduko dute, sentsibilizazioa landuko dute eta urretxuarrei informazioa eskainiko diete.

Herri inklusiboago bat lortzeko, harrera protokoloa garatu eta kudeatuko dute, aniztasun ezberdinen inguruko formakuntza saioak eskainiko dituzte, gertaera konkretuen inguruko aholkularitza zerbitzua eskainiko dute, aniztasun konkretu baten edo gehiagoren inguruko elkarteen sorrera sustatuko dute, banakako orientazioa eskainiko dute eta harrera eskolarekin jarraituko dute.

Horretaz gain, edozein herritarrek komunitatean parte hartzeko dituen baliabideak indartuko dituzte.

Bestalde, herritarren artean bizikidetza eraikitzeko bitartekoak emango dituzte. Horretarako, dagoeneko martxan dauden ekintzak antolatzen jarraituko dute: Sukaldanitzak, Giza Liburutegia, Aniztasun Jaia, zurrumurruen kontrako hezkuntza proiektua, zurrumurruak desegiteko aisialdi eskaintza, irakurketa errazeko kluba eta film labur zikloa.