Lazkaotarrentzako kultur egitarau zabala antolatu du Udalak
Egitarauak gustu eta adin guztietarako ekitaldiak biltzen ditu. Jarduerak irailean eta urrian egingo dira
LazkaokoUdalak kultur egitarau zabala antolatu du irailean eta urrian zehar lazkaotarrek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan dezaten. Egitarauak gustu eta adin guztietarako ekitaldiak biltzen ditu.
Agitaraua
Asteburuari Eskola umeen Duatloiarekin emango zaio hasiera, goizeko 11.00etan. 17.00etan Gipuzkoako bertsolarien txapelketa izango da eta jarraian, 19.00etan, laugarren Aho Lehor Fest. Sagardo dastaketa eta musika kontzertuak izango dira bertan. Igandean, aldiz, Basherri Eguna ospatuko da goizean zehar.
Irailaren 27an, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearen emanaldiaz disfrutatzeko aukera egongo da Orobionen 18.30etatik aurrera. Hurrengo egunean, Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren txanda izango da goizean eta Suzko Zezenarena gauean.
Irailaren 29a egun handia da lazkaotarrentzat, San Migel eguna ospatzen baita. Horregatik, San Miguel Pilota Txapelketaizango da 11.00etan, meza nagusia 12.00etan, afari herrikoia 20.00etan eta Itzal Erromeria Taldearen emanaldia 19.00etan eta 23.00etan. Gainera, haurrentzako parkea egongo da egun osoan zehar.
Kulturaz betetako festak
Halaber, hainbat film proiektatuko dira datozen asteetan. Asteburu honetan Bitelchús Bitelchús filmaren txanda izango da.