Gorka Larrañagak (margolaria), Iraurgi Abesbatzak, Araitz Etxanizek (trikitilaria), Nahia Arrizabalagak (bertsolaria), Pello Ramirezek (musikaria) eta Andoni Salamerok (olerkaria) taularatuko dute Hi haiz, zuhaitz! Azkoitiko Baztartxo Antzokian larunbat honetan, 19.00etan. Emanaldiahiru disziplina ezberdinen batura da arteko batura da (musika, pintura eta poesia) eta horren harira luzatu nahi den mezua honako hau da: “Gizaki bakoitza, zuhaitz bat den bezala, eta gozo zein samur zaindu behar den eran, geu, zuhaitz-gizakiok, elkar zaindu behar dugu, merezimenduz giza-baso hori oparoa izateko. Horretan oso laguntzen dute aldarrikatzen ditugun balioek: elkartasuna, beratasuna, solidaritatea, errespetua, besteak beste”.
Gorka Larrañaga, Andoni Salamero eta Pello Ramirez ari dira proiektua herriz herri gauzatzen. Otsailean jarri ziren harremanetan Iraurgiko Abesbatzako kideekin proiektua aurkezteko. Aurrerago Nahia Arrizabalaga eta Araitz Etxaniz bat egin zuten ekimenarekin. Elkarrekin egindako lana bihar ikusteko aukera izango da Baztartxo Antzokian Azkoitia sortu zela 700 urteurrenaren ospakizunen barnean.