Síguenos en redes sociales:

Kilometro Lezo jaialdia berrikuntza esanguratsuekin dator

Kilometro Lezo jaialdia berrikuntza esanguratsuekin datorN.G

Kilometro Lezo jaialdia antolatu du aurten ere, bosgarren urtez, Lezoko Udalak uda garaian herrian kultur ekitaldiez gozatu ahal izateko. Guztira, bost emanaldik osatzen dute abuztuaren 23an hasi eta irailaren 15ean amaituko den programazioa. Edizio berri hau, gainera, berrikuntza esanguratsuekin dator.

Lehena, jaialdi ibiltarian bihurtu dela da. Orain arte, emanaldi guztiak Lezo Herri Eskolako patioan egin badira, aurten, lehen aldiz, Lezotik barrena mugituko da, publiko eta espazio berrien lanketan. Herri Eskolakopatioak emanaldi bat jasotzen jarraituko du, baina, Lopene plazan, Goiko plazan eta Santo Kristo Basilikaren paretan izango dira beste emanaldiak.

Eszenatoki aldaketa

Ekimen honen aurkezpenean, Aitzol Saizarrek, Kultura zinegotziak, azaldu zuenez, eszenatoki aldaketarekin, “auzo bizitza sustatu” nahi izan dute. “Halako emanaldiak jaso-tzera ohituta ez dauden espazioetara joan nahi dugu, nolabait, eskain-tza kulturala herrian barrena zabaltzeko, eta, bide batez, publiko berria erakartzeko”, gaineratu du.

Trapu Zaharra konpainia ‘¡Dale Ramón!’ antzezlanarekin.

Erronka bat da, emanaldi guztiak espazio bakarrean antolatzea errazagoa delako, baina uste dugu dibertsifikazioaren aldeko apustuarekin guztiok irabaziko dugula”, amaitu du.

Antolakuntza

Bestalde, Kilometro Lezo jaialdia Open Kale Euskadiko Arteen Jaialdien Sarean sartu da. Hori da, hain zuzen, aurtengo edizioaren bigarren nobedadea. Euskadiko Kale Arteen Jaialdiak biltzen dituen aterki marka da, eta, hamabost jaialdik osatzen dute: Bizkaian, zazpik; Araban, lauk; eta, Gipuzkoan, beste lauk. Kilometro Lezoz gain, Donostia eta Baiona artean antolatzen den Dantza Hirian jaialdiak; Zarautzeko, Kalerkik; eta, Pasaiako Dantza Festibalak dira Gipuzkoan antolatzen direnak.

Zinegotziak nabarmendu zuenez, “urrats kualitatibohandia da” jaialdi sare erreferente honetan sartzea, “Kilometro Lezo kalean antolatzen diren jaialdien sarean kokatzen duelako, are eta ikusgarritasun handiagoa ematen diolako, publiko gehiago erakartzeko bozgorailu aparta delako, eta, nolabait esateko, gurera ekartzen ditugun sortzaileen lanen kalitatea bermatzen duelako”.

Gogorazi zutenez, dagoeneko bost urte pasa dira Lezoko Udalak Kilometro Lezojaialdia lehen aldiz antolatu zuenetik. Pandemia garaia zen, eta Udalak bere hondar alea jarri nahi izan zuen sektoreak eta sortzaileek bizi zituzten une gogorrak arintzeko. Bost urteren bueltan, jaialdia sendotzen ari da.

Egitarau erakargarria

Bosgarren edizioa “programazio erakargarriarekin” datorrela nabarmendu zuen aurkezpenean Xanti Valek, Kultura teknikariak. Bost emanaldik osatzen dute: bi antzerkik, zirko ikuskizun batek eta bi dantza emanaldik.

Trapu Zaharra konpainiak inauguratuko du aurtengo jaialdia, ¡Dale Ramón! antzerkiarekin. Lopene plazan izango da, abuztuaren 23an arratsaldeko 20.00etan. Hurrengo egunean, 24an, Lezo Herri Eskolako patioak herrikoOrratx! antzerki taldearen Ubu errege antzerki lana jasoko du, gaueko 22.00etan.

Abuztuaren 30ean, berriz, Alas Circo Teatro taldearen zirko ikuskizuna dator, 20.00etan Lopene plazan.

Dantza emanaldia

Hurrengo egunean, 31n, dantza emanaldi berezia jasoko du Santo Kristo Basilikaren paretak. Dantza bertikala ikuskizuna gaueko 23.00etan izango da. Eta etxeko dantzariek emango diote bosgarren edizioari amaiera; Tio Teronen Semeak Haurreskolari dantza saioa eskainiko dute, Goiko plazan, 19.00etatik aurrera.

Kultura teknikariaren hitzetan, “maila handiko ikuskizunekin eta sortzaileekin gozatzeko aukera izango dugu”. “Kilometro Lezo filosofiari jarraituz, eta hurbiltasunaren kultura sustatuz, gure txikitasunetik, ekarpen interesgarria egiten saiatu gara bi zentzuko norabidean; batetik, Euskal Herriko sortzaileei plaza bat eskainiz, eta, bestetik, lezoarrei eta bisitan etorriko diren pertsonei, maila handiko ikuskizunak eskainiz”, azaldu zuen.