Ez da ezer falta Pasai Donibaneko festak oapatzeko. Astearte honetan 20.00etan emango zaio hasiera Santiago jaiei aurreskua, txupinazoa eta ikurrinaren igoerarekin. Txupina duela hamar urte Kontxako Bandera lortu zuten batelerek eta duela 25 urte Kontxako Bandera lortu zuten gizonek botako dute.

Festa hauek Pasaiako luzeenak dira, uztailaren 31n amaituko baitira. Egun hauetan, urtero bezala, danborradak, bateleren estropada, Arrantzale Eguna, gazte afaria eta hamaika ekitaldi egongo dira adin guztietako herritarrentzat.

Txupinazoa

Xanjuko kaleak eta plazak pozez eta alaitasunez betetzeko programa osatu dute Jai Batzordeko kideek aurten ere. Horregatik, astearte honetan bereziki gogoratu behar ditugu urte osoan zehar, inor atzean utzi gabe, lanean aritzen diren elkarte, boluntario, talde eta norbanakoak. Aupa zuek, eta eskerrik asko! Eta aurten, esker bereziak Yola elkarteari, Arrantzale Egunean banatuko diren sardinak erosteko kanpotik zetorren finantziazioa bermatu ezin izan denez, elkarteak beregain hartu baitu zati horren ordainketa. Beraz, biba zuek ere!”, adierazi du festen egitarauaren hasieran Aintzane Tabernak, Donibaneko alkateordeak.

Aurten, arraunlariez gain, herriko haur eta nerabeak ere protagonista izango dira. Jai Batzordearekin eta Udalarekin elkarlanean, honako ekintzak antolatu dituzte bere adinekoentzat: goitibehera erakustaldia, uztailaren 26an, 17.00etan San Roke aldapan eta kukaina, uztailaren 27an, 11.00etan Santiago plazan.

Hamar eta 18 urteko nerabeak

Goitibeheren kasuan ez da beharrezkoa izango goitibehera bat izatea, beraz parte-hartzea hamar eta 18 urte arteko nerabeei irekia da. Kukainan parte hartzeko hamar urtetik gora izan behar da. Bi kasuetan, adin txikikoek karteletan ager-tzen den QRan eskuragarri dagoen baimena eraman beharko dute sinatuta egunean bertan.

Izena emateko bi modu daude: eskubidean@pasaia.net helbidera mezu bat idatzi edota Pari Berrin dagoen taulan apuntatu.

Bi ekimen hauek Eskubidean programan parte hartzen duten nerabeek antolatu dituzte. Programa honen helburua kolektibo honen eskubideak bermatzea da, horien artean parte-hartze eskubidea jaso-tzen delarik.

Egitaraua

Azkenik, Udaletik gogorarazi dutenez, Donibaneko jaien egitarauaren barruan, uztailaren 25ean eta 31n 8.00etatik 9.00etara sokamuturra izango da Donibane kaleko 19. zenbakitik (Arizabalo) 93. zenbakiraino (Santiago plaza).

Eremu horietan bizilagunei eska-tzen zaie ekitaldian zehar ez daitezela kalera atera, eta larrialdi bat izanez gero, Udaltzaingoarekin edo SOS Deiak-ekin harremanetan jar daitezela.

Pasaiako Udalak azpimarratu duenez, 16 urte baino gutxiagoko adingabekoek ezin dute parte hartu.

Era berean, segurtasuna bermatzeko, ez dute parte hartzerik izango alkoholdun edariren baten eraginpean edo substantzia estupefaziente edo psikotropikoen mendean daudenek edo borondatezko gaitasuna murriztua dutenek.