Madalenatako egitaraua eskuragarri egongo da ostegunetik aurrera
Paperean 9.000 ale baina gehiago argitaratu dituzte
Asteazken honetan Madalen festetako aurkezpen ofiziala egin dute Errenteriako talde politiko guztien ordezkariek. Adierazi dutenez, ostegunetik aurrera egitaraua eskuratzeko aukera izango dute errenteriarrek,
Arkupeetan 10.00etatik 13.00etara
Banaketa udaletxeko arkupeetan egingo dute 10.00etatik 13.00etara. Gainera, hurrengo lekuetan ere egongo dira eskuragarri: udaletxean, Aldakonean, Lekuona Fabrikan, Galtzarabordan, Fanderiako eta Beraungo kirol instalazioetan eta gainontzeko udal eraikinetan. Herriko auzo elkarteei ere eskaini dizkiete egitarauak eurek bana ditzaten. Horrez gain, Oarso aldizkariarekin ere banatuko dute. Guztira 9.400 ale argitaratu dituzte paperean, eta beste hainbeste poltsikorako formatuan.
Digitalean, berriz, herribizia.errenteria.eus/madalenakhelbidean aurkitu ahal izango da informazio guztia.
Horrekin guztiarekin, udal ordezkariek jaiak nola bizi dituzten partekatzeko gonbita luzatu diete herritarrei (sare sozialetan #Madalenak2024 traola erabiltzen txioetan, argazkietan...) kontakizun kolektiboa egiteko helburuarekin.
Aurkezpenean, Aizpea Otaegi alkateak adierazi duenez, madalenak “gozatzeko eta ongi pasatzeko egunak” dira, baita “herri gisa garena ospatu, eta gure arteko harremanak estutzeko egunak” ere.
El cartel de las madalenas de Errenteria estará diseñado por Ángel Blanco
Era berean, nabarmendu nahi izan zuen jaiak partaidetzan oinarritzen direla, eta aurten, herritarren inplikazio handiagoansakontzeko, “formula berriak esploratzen” jarraitu nahi izan dutela; besteak beste, Gazte Guneko egitaraua osatzeko sare sozialak erabiltzen edo aurtengo omendua erabakitzeko ausaz aukeratutako herritarren batzorde bat osatzen. Zentzu honetan, Maite Gartzia zinegotziak Jai Batzordearen lana goraipatu nahi izan zuen.
Azkenik, alkateak argi utzi nahi izan du berdintasunean eta aniztasunean eraikitako festak osatu behar direla, eta “eredugarriak” izango diren festak “guztion ardura” direla esan zuen.
Horrekin lotuta, aurtengo omenduak izango diren DYAko kideak aipatu ditu, haiek baitira “inplikazioaren, arduraren eta konpromisoaren adibide garbia”.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”