Datorren igandean Arditurri Eguna ospatuko da Oiartzungo Aiako Harria natura parkean. Herriko eragile ezberdinekin elkarlanean antolatu dituzte ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute bizilagunek eta guztiz doakoa da.

Meategia

Hasteko, 10.30etik 14.00etara meategira bisita gidatuak egingo dituzte. Bisita hauetaz gain, 11.00etan, 11.45ean eta 12.30ean Arditurri-3 erromatar garaiko meatze-galeria ezagutzeko aukera ere eskainiko dute. Hamalau urtetik gorakoentzat izango dira hauek.

Gainera, 11.00etatik 13.00etara fosilen tailerra izango da Luberriren eskutik. 11.30ean Alaiart artistarekin batera Arditurriko murala sortu dutenei eskertza egingo diete eta 12.00etan mineralen bilera irteera gidatua izango da.

Jolasak eta tailerrak

Gainera, goizean zehar jolasak eta tailerrak izango dira Abaraxka ludotekaren eskutik eta taberna zerbitzurik ere ez da faltako.

Aditzera eman dutenez, bisita gidatuetarako eta mineralen bila irteera gidatuko sarrerak egunean bertan hartu beharko dira. 943 495 069 eta 688 895 068 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidean eskatu daiteke informazio gehiago.

Parketxera oinez edo bizikletan gerturatzera animatu dituzte bisitariak, Bide Berdetik barrena. Bizikletak uzteko lekua egokituko dute horretarako antolatzaileek.