Usurbil Santixabel jaietan murgilduta dago ostiraletik eta gaurko eguna haurrei zuzenduta egon da batez ere. Nahiz eta egun osoan xirimiria egon den, eguraldiak ez ditu zapuztu haur eta gaztetxoen festerako gogoak.

Ur jolasak.

Mota guztietako jolasak eta bazkaria

Honenbestez, 9.45ean haur eta gazteei harrera egin diete Joxe Martin Sagardia plazan eta goiz guztian zehar haur eta gaztetxoenentzat ekitaldiak egon dira: txikienentzat puzgarriak frontoian, gaztetxoentzako erronka, ginkana eta haurren bazkaria Artzabalen.

Puzgarriak frontoian.

Txu-txu trena gora eta behera

Txu-txu trena ere ibili da goiz eta arratsaldean eta goizeko tarte bat espresuki gorde da Eguneko Zentroko eta Eguneko Arretako erabiltzaileentzako. Izan ere, aurtengo jaien berezitasun bat adinekoentzak bereziki prestatutako ekintzak gehitzea izan da.

Asteartean festei amaiera emango zaie, baina Santaren eguna izanik, tradizio handiko ekitaldiak burutuko dira. Horien artean, Udalbatzak dan-tzatzen duen soka-dantza izango da. Aurten, Usurbilgo jatorri aniztasunari ikusgarritasuna emateko asmoz, udal Gobernuak azken urteetan Usurbilera bizitzera etorritako herritarrak eta HarEman programako parte-hartzaileak gonbidatu dituzte sokara. Ondoren, salda eta lore banaketa ere izango dira frontoian.

Janaria eta musika

Arratsaldean, paella lehiaketa egongo da txosnetan (izen-ematea 18.00etan) eta 19.00etan Gipuzkoako festetan falta ezin den Puro Relajo musika taldearen kontzertua izango da Artzabalen.

Azkenik, 23.00etan jaiak agurtuko dituzte maskota erretzearekin eta trakarekin, Dema plazan.