Santa Isabel jaiak ospatzen ari dira Zumarragan . Asteartean plaza ur parke bilakatu zen eta haurrek primeran pasa zuten. Asteazkenean eta ostegun honetan, haurrak izan dira protagonista berriro. Gainera, ostegun honetan arratsaldean, azokako baserritarren gunearen 70. urteurrena ospatu da. Ekitaldian azokako saltzaileak omendu ditzute. Gauean, berriz, lau t’erdiko San Fermin txapelketako partidak jokatu da. Aspe enpresaren finalerdiak, hain zuzen ere.

Musikaz beteriko festak

Ostiralean, hip hop festa, buruhandiak, bandaren kalejira, musika eskolakoen rock kontzertua, Sukar taldearekin dantzaldia eta danborrada izango dira. Pregoia azokako baserritarrek irakurriko dute. Ostiralean, futbol eta boleibol txapelketak (zezen plazan), dantza libreko txapelketa, ponietan paseoak, musika eskolakoen rock kontzertua, Txoko eta Haizea tabernetako mus txapelketa, xake txapelketa, ipuin kontalaria, dantza jaialdia, errekortadore txapelketa, Rockalean taldearen kontzertua, Goiargi abesbatzaren kontzertua, su artifizialak, larrain dantza eta Diamante orkestraren kontzertua izango dira.

Igandean Haurren Eguna ospatuko dute. Txistularien kalejira, arte eta eskulangintza azoka, Mobylette kontzentrazioa, dantza saioa, haurrentzako jolasak, musika bandaren kontzertua, kantu poteoa, haurren danborrada, Urolatarrak txarangaren kalejira, saloi dantzen erakustaldia eta Dj festa izango dira. Alkate txikia Amets Santiago izango da eta zinegotziak Leize Zangitu, Arhane Ferrando, Maddi Goenaga, Oier Otermin, Martina Nuñez, Aner Calvo, Nahia Lopez, Oihan Torner, Danel Gonzalez, Elene Ledo, Alba Seco eta Ruben Vazquez.

Puro Relajo

Astelehenerako kuadrillentzako jokoak (zezen plazan), herri kirol erakustaldia, ping pong erakustaldia, musika eskolako trikitilarien kontzertua, zirku tailerra, Burrunba elektrotxarangaren kalejira, salbea, Puro Relajo taldearen kontzertua eta Oihan Vegaren saioa antolatu dituzte.

Jaiak asteartean amaituko dira, Santa Isabel egunarekin. Ezpata dantzako kapitainak Paula eta Elena Urteaga ahizpak, Nekane Martin eta Sara Bidarte izango dira. Sokan, Nahia Alustiza, Joseba Arratibel, Iñaki Urteaga, Irati Etxeberria, Ane Esnal, Nahia Tubia, Adur Garmendia, Malen Larrañaga, Irati Marin eta Miren Hernandez joango dira.