Pasai San Pedroko jaietako txupinazoa Jose Inazio Muruak botako du
Barrutiko festek igandera arte iraungo dute danbor hotsak, piratak, inudeak eta artzaiak nagusi direla
Ostegun honetan Pasai San Pedroko barrutiak hasiera emango die jaiei, nahiz eta aurreko egunetan hainbat ekitaldiospatu diren. Aurtengo omendua Jose Inazio Murua Elizondo izango da eta berak jaurtiko du txupinazoa.
Jai Batzordeak Murua aukeratu du urtetan herriko bizitzan parte hartzeagatik: gau eskolako irakasle, musikaria, jubilatuen lehendakaria, Nagusilango bolondresa...
Danborrada
Txupina baino lehen, haurren danborrada irtengo da eta gauean, 22.00etan, helduen danborraden txanda izango da. Batzuk Gatzagatik irtengo dira eta besteak, elizatik. 00.00etan herriko plazan elkartuko dira.
Ostiral goizean Tratu onaren aldeko haur lasterketa burutuko da eta arratsaldean Piratakada izango da frontoian. 11 eta 16 urte bitarteko haurren bi talde eta helduen talde bat elkarren artean lehiatuko dira altuerako bost desafiotan, ikurrinaren bila.
San Pedro eguna
Larunbata, San Pedro eguna izanik, haurren inude eta artzainen desfilea izango da eta gauean haur eta helduen afari herrikoiak egongo dira.
Jaiak igandean amaituko dira helduen inude eta artzainen desfilearekin, bokata txapelketarekin eta zezen-suzkoarekin.
Lau egun hauetan musika nagusi izango da egunez eta gauez.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años