Larunbatean trikitixaz gozatzeko eguna izango da Azkoitiko herriak ospatuko duen III. Trikiti Egunean. Triki Girokbeta Udalak eta Azkoittiko Tabernaixek elkarrekin , prestatu dute ostiralean eta larunbatean zehar burutuko den egitaraua. OStiralean aldiz trikitiaren inguruko erakusketa inauguratuko da Portaleburun.

Musikaz gozatzeko eguna

“Bertan ikusi ahal izango dira trikitiaren munduari lotutako argazkiak, liburuak, txapelak edota diskoak, trikitiaren ibilbidearen lekukotza eskainiz”, Ibon Errazuk erakusketaren antolatzaileak adierazi zuenez. Erakusketa ostiralean 19.00etatik 20.00etara bisitatu ahalko da, larunbatean, hilaren 25ean, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara, eta igandean, 12.00etatik 14.00etara.

Erakusketa

Eraskusketa inauguratu ostean, 19.30ean, trikipoteoa egingo dute kaleak girotzeko, eta 22.30ean, Baztartxo antzokian, Errautsak hauspotzen bideografiaren aurkezpen emanaldia izango da. 58 bideografien laburpena eskainiko dira (elkarrizketak, pasadizoak…). Trikitiaren transmisioa bermatzeko xedez, dokumental bat egiteko asmoarekin hasi ziren lanean, eta bide batez, elkarteko artxiboa osatzeko. Denborarekin jabetu ziren dokumentala baino egokiagoa izan zitekeela elkarrizketatu bakoitzari bere bideografia egitea. Azkoitiko aurkezpenarekin hasi, eta ekainaren 6an Azpeitiko Soreasu antzokian eskainiko dute bideografien emanaldia. Sarrera irekia da, eta ez dago aurrez hartu beharrik. 

Azpeitiko Soreasu eraikina. Eregi

Larunbateko 11.30ean elkartuko dira Euskal Herri osotik datozen trikitilariak eta San Martindik kalejiran jaitsiko dira herrigunera. 13.30ean, kalejira handia egingo dute Julio Urkixo kaletik Herriko plazara, eta jarraian, bazkaria egingo dute plazan. 140 lagun inguruk eman du izena, eta uste dute 200 batera gerturatuko direla. 18.00etatik 20.00etara bitartean bertaratuko trikitilariek gauzatuko duten erromeriarekin emango zaio bukaera egunari.