Tolosan argazki kultura areagotzeko asmoz, Tolosaldeko Argazkilari Elkarteak, hamaikagarren aldiz, Tolosa Herria Nazioarteko Argazki Lehiaketa antolatu du. Parte hartzeko epea Dagoeneko zabalik da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartzaileek igandera arte bidali ahalko dituzte euren lanak digitalki, aurkezte kosturik gabe. Aurten ere, urtero moduan, gaia librea izango da eta nahi duenak eman dezake izena, tolosarra izan edo ez. Oinarriak Targazkiren webgunean aurkitu ahal izango dira.

Sari banaketa

Ekainaren 15ean izango da sari banaketa, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Lehen hiru euskaldunek sailkapenean, Argizaiolarako kredentzialak lortuko dituzte. Aldi berean, hoberen puntuatuko argazkien erakusketa Tolosa&Co dendetako erakusleihoetan izango dira ikusgai.

Tolosako kultur etxea

Tolosa&Co

“Aurtengo edizioan, aurrekoetan bezala, ahalegin berezia egin nahi izan dute tolosarren parte hartzea areagotzeko”, baieztatu dute Targazkiko kideek. Hortaz, adin nagusikoez gain, tolosar gazteen atalarekin jarraituko dute. Sail horretan ere sariak izango dira, domina edota 100 euroko erosketa bonua Tolosa&Co dendetan erabiltzeko.

Parte hartzeko gonbidapena

Bukatzeko, aurtengo ekitaldia jantziagoa egin nahi dutela adierazi dute antolatzaileek, “datozen herritar guztiei paregabeko momentua goza dezaten”. Horregatik, eskualdeko argazkilari eta argazkizale guztiak lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte, eskualdean, adin guztietan “argazkilaritza sustatzen jarraitzea” dutelako helburu.