Udalak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Ekainaren 10era arte izango dute proposamenak egiteko epea herritarrek aurkezteko aukera, eta aurten ere, lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du, beti ere, lan bakoitza bere gutun azal itxian eta dagozkion datuekin aurkezten bada”, baieztatu dute Amasa-Villabonako udaletxeko kultura saileko kideek. Hau da, lan bakoitzeko gutun azal bat, eta gutun azal bakoitzean parte hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta. Ondoren, Santio jai batzordea izango da lehiaketaren epaimahaia.

Udalak azaldu duenez, parte hartu nahi duten herritarrek baldintza hauek bete behar dituzte: Udalerriko egoiliarrak izatea eta gutxienez 16 urte izatea, eta erabat originalak diren lanak aurkeztea,(jatorrizkoa ez den edozein lan deskalifikatu egingo da). Gainera, parte-hartzailea ezingo da aurkeztu lehiaketaren etorkizuneko edizioetan. 21x21 cm-ko formatua erabili behar da portadarako, eta edozein elaborazio-teknika erabil daiteke. Azalean testu hau jarri behar da. Santio Jaiak - Villabona 2024 dioena.

Arreta Bulegoa

Obrak Udalaren Herritarrentzako Arreta Bulegoan entregatu daitezke 8.00etatik 14.00etara. Bukatzeko, lan bakoitzarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu behar da, bidaltzailearen izen-abizenak eta telefonoa adierazita, adieazi dute Amasa-Villabonako udaletxeko kideek.

Bukatzeko, Udalak herritarrei prozesuan parte hartzeko deia luzatu nahi izan die.