Tolosak suizidioari aurre egin nahi dio
Suizidioa prebenitzeko egitasmoak martxan jartzea eskatu zion Herritarren Batzarrak Tolosako udalari, alegia, sentsibilizazio eta babeserako zerbitzuen egitasmoak aurrera eramatea, besteak beste. Hori dela eta, Tolosako Udala bi kolektibotan suizidioak prebenitzeko programa lantzen ari da azken asteetan: nerabeak eta LGTBIQ+ komunitatea.
Programaren antolatzaileek azaldu dutenez, lanketa honek Tolosako lehen Herritarren Batzarrean egindako 14gomendioetako bati erantzuten dio, hain zuzen Nerabeak, LGTBIQ+, suizidioa; arreta programa, prestakuntza eta esku-hartzea deritzonari.
Suizidioa
Hala, lehen urrats gisa, herri mailako galdetegia abiatu du Tolosako Udalak aste honetan zehar. Lan egiten duten erakunde eta profesionalei zuzendua da galdetegi hau. Inkestaren helburua, herri mailako diagnosia egitea da, “nerabeen suizidioaren inguruan dagoen, ezagutza eta sentsibilizazio maila zenbaterainokoak diren jakiteko”.
El teléfono 024 para la atención a la conducta suicida cumple dos años recibiendo más de 260.000 llamadas
Galdetegi hau, Alex Muela EHUko irakaslearen eta Jon Garcia-Ormazaren, Osakidetzako psikiatraren, laguntzaz prestatu da. Hilaren 23ra bitartean erantzun ahal izango da galdetegi hori, eta helburu du gizarte-sektore honetan arreta, prestakuntza eta esku-hartze programak nola hobetu daitezkeen ulertzea, batez ere nerabe eta LGTBIQ+ komunitatean zentratuta. Azken batean, bi kolektibo horietan suizidioak prebenitzea da azkenhelburua.
Galdetegiak informazioa bilduko du etorkizunera begira Udalak eta erakundeek estrategia zehatzak garatu ditzaten.