Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa abian da Hondarribian
Azken osoko bilkuran alderdi guztien babesarekin onartu zen eta orain Euskara zinegotziak aurkeztu du
Azken osoko bilkuran 2023-2027 agintaldian Hondarribian Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa alderdi guztien babesarekin onartu eta gero, Garoa Lekuona Udaleko Euskara zinegotziak Plan hura aurkeztu du.
Azken hileotan Udalean egindako lanaren emaitza dela azpimarratu du zinegotziak, eta hura herritar eta eragileekin landu dela azaldu zuen, Hausnarketa Batzorde baten bidez. “Hausnarketa Batzordea hirutan bildu zen azaroa eta urtarrila bitartean, eta aldiro 15-18 herritar eta eragileek parte hartu zuten”.
Bestalde, Plana sortzeko Gobernantza eredu parte hartzailean indarra jarri zela esan du Lekuonak, eta euskarak udalerrian duen egoera oso txarra dela gogoratu zuen. Horren adierazgarri da 2021ean Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketan oinarrituta, euskararen kale-erabilera %16,3koa zela, eta elkarrizketa gehienak (%75,3) gaztelaniaz zirela. Bestalde, 2021eko erabilera-datuak 2016ko kale-neurketako datuekin alderatuz gero, bost urtetan zortzi puntuko beherakada egon da Hondarribiko kaleetan euskararen erabilerari dagokionez.
Planari dagokionez, bost ardatz estrategiko ditu eta www.hondarribia.eus web orrian irakur daiteke.
Temas
Más en Bertan
-
Andreas Prittwitz, protagonista del segundo concierto del ciclo Udaberriko Musikaldia de Azkoitia
-
“La muerte de un familiar es un momento delicado, y nosotros les aportamos tranquilidad”
-
Urola Kosta: un lugar para saborear
-
“La realidad del sector de la miel es compleja y difícil; cada vez hay menos productores”