Síguenos en redes sociales:

Korosti dantza taldeak Oin Puntetan festa egingo du

Larunbatean Iñaki Palacios&The Gael’s taldeak joko du eta igandean haurrak izango dira protagonistak

Korosti dantza taldeak Oin Puntetan festa egingo duKorosti

Legazpiko Koristi dantza taldeak eta Legazpiko Udalak Oin Puntetan festa antolatu dute asteburu honetarako. Larunbat arratsaldean Iñaki Palacios &The Gael's taldeak ikuskizuna egingo du Korosti taldearekin. Igandean, berriz, haurrak izango dira protagonista.

Iñaki Palacios&The Gael's eta Korostiren ikuskizuna LegazpikoUrbeltz pilotalekuan izango da, 19.00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, bost euroan, Gurrutxaga, Kukue eta Urbeltz tabernetan, Laubideko estankoan eta Oskarbi optikan. WhatsApp bidez ere eskura daitezke, 688 852 624 telefonozenbakian. Egunean bertan, sarrerak sei euroan salduko dira. Lau urtetik beherako haurrak doan sartuko dira.

Urbeltz

Larunbatean Urbeltz pilotalekuan egingo duten ikuskizunean Iñaki Palaciosenhiru diskoetako abestiak entzun ahal izango dira: Lurra, ardoa, dantza (ardoari eta Arabako Errioxako mahastiei eskainitakoa), Harria (euskal kulturan eta harrian oinarrituta sortutako doinuak) eta Baltik (Irlandara bidaia, bertako melodiak, tradizioak, pub-ak, jendea… ezagutzeko).

Urbeltz pilotalekua

Haurrak protagonistak

Igandean, esan bezala, haurren txanda izango da. Goizean Korosti dantza taldeko haurrak beste zazpi dan-tza talderekin batera Legazpiko kaleetan zehar ibiliko dira. 11.00etan elkartuko dira Laubiden. 11.45ean kalejira egingo dute, Laubidetik abiatuta. 12.30ean Euskal Herria plazan dantzatuko dute. Ondoren, haur, guraso, begirale, musikari eta dantzariek elkarrekin bazkalduko dute Azokan.

Legazpiko Korosti dantza taldearekin batera, beste zazpi talde arituko dira: Aurtzaka (Beasain), Indarra (Gasteiz), Irrintzi (Urretxu eta Zumarraga), Lurra (Urretxu), Oberena (Iruña), Oinarin (Antzuola) eta Sustraiak (Legazpi). Legazpin elkartuko diren haurrek Goiz Deia txistulari taldeak eta Iratzarri dultzainero taldeak lagunduta dantza egingo dute.

16.30ean, Aiko taldearekin batera dantzaldia izango da Euskal Herriaplazan. Korosti dantza taldeak herritar guztiak dantza egitera animatu nahi ditu.