Arcelorreko eremua bultzatzeko konpromisoa adierazi du EAJ-PNVk
Zumarragako eremu hori urbanizatzeko 15 milioi euro baino gehiagoko hitzarmenda dago
Eusko Legebiltzarrerako EAJrenGipuzkoako hautagaitzako kideak diren Markel Olano eta Xabier Barandiaran, Urola Garaiko kide eta kargudun publikoekin elkartu ziren Arcelorreko eremuari bultzadatxo bat emateko. Bat egin zuten garapen ekonomikoaren eta kalitatezko enplegu gehiago sortzearen aldeko apustua egiteko. Lehen esan bezala Arcelorreko eremua garatzeko konpromisoa azpimarratu zuten. Eskualde osoko industria suspertzen eta garatzen laguntzeko giltzarria izan daitekeela aipatu zuten.
Kudeaketa
Olanok eta Barandiaranek EAJk egindako lana goraipatu zuten. “EAJk gobernatzen dituen erakundeek egindako kudeaketa diskretu bezain eraginkorrari esker, eskualdean erabili gabeko lurzoru industrialaren erosketa nabarmena egin da 2018 eta 2021 artean. Esate baterako, Sidenorreko (90.000 metro koadro) eta SFPko (10.000 metro koadro) instalazio zaharrak Legazpin, Sarraldekoa (10.000 metro koadro) Urretxun eta Arcelor Mittalekoa (150.000 metro koadro) Zumarragan.
Industria berria
Urola Garaiak etorkizuneko aukera paregabea du espazio horietan, industria berria erakartzeko eta bertako biztanle guztiei onura ekarriko dieten lanpostu berriak sortzeko”, adierazi zuen Olanok.
ELA rechaza la prórroga del ERTE en Arcelor
Arcelor Mittaleko eremua berreskuratu eta biziberritzeko prozesua abian dela eta, eskualdearekin duten konpromisoa azpimarratu nahi izan zuten. “Jarraitu beharreko bidea hirigintza eta ingurumen araudiek markatzen dute, betiere horretarako ezarritako legedi eta epeak jarraituz. Area hau 2024tik 2027ra bitartean konpontzeko eta urbanizatzeko lanak egiteko, 15.213.686 euro ditu hitzartuta egungo Eusko Jaurlaritzak, Arantxa Tapiasailburuak gidatutako Ekonomiaren Garapeneko departamentuaren bitartez”.
Olano eskualdeko biztanleen bizi kalitatea bermatuko duten proiektu aurreratuak erakartzearen alde azaldu zen. “EAJk beharrezko hirigintza tresnak onartzearen alde egingo du, proiektu bideragarriak eta ingurumenaren aldetik seguruak erakartzeko, aberastasuna eta kalitatezko enpleguak sortuko dituztenak. Tokiko, eskualdeko eta eskualdez gaindiko eragile guztiekin batera lanean jarraituko dugu, Zumarragaren eta eskualde osoaren etorkizunerako funtsezkoa den industria eremu honetarako konponbide eta proposamen bideragarriak eskainiz”.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo