Dantz Point jaialdia apirilaren 13an izango da Lasarte-Orian
Dantz Point jaialdia, kultur ondarea eta musika elektronikoa uztartzen dituena, apirilaren 13an izango da, 18.00etatik 24.00etara, Okendo plazan. Eguraldi txarra izanez gero, apirilaren 20ra atzeratuko litzateke.
Point desberdinak
Programazio artistikoari dagokionez, Point-ak lau saio izango ditu, eta horietatik bi kolaborazioak izango dira. Horrela, topaketa 18.00etan hasiko da Rubio B2B Paolo Solo saioarekin, biak Lasarteko artistak. Rubiok bere saioak hardcore eta deep bide iluna hartuz sortzen ditu, eta Paolo Soloren sorkuntzak erritmoz beteta daude, deep house lasaienetik techno house sendoeneraino. Jaialdiak Furonia B2B Lilaren saioarekin jarraituko du.
La música electrónica es fuente de bienestar psíquico, según Dantz y la UPV/EHU
Ondoren, lurraldeko underground eszenako izen nagusietako bat izango da, Kapitaina hain zuzen, eta Point-a Jonferren saioarekin amaituko da.
Dantz Point musika-plataforma bat da, eta saioak espazio enblematiko edo historikoetan egiten ditu, kasu batzuetan gutxi ezagutzen direnetan. Aldi berean, helburua du publiko berriak, ordutegi berriak eta mota guztietako publikoarentzako esperientzia berriak sortzea.
Beste ekintzak
Aurretik, 16.00etan, masterclass bat egingo da, diskoak jartzen ikasteko. Parte hartu nahi duenak info@dantz.eu helbidean eman behar du izena. Era berean, Okendo plazako irudi historikoekin photocall bat instalatuko da, historian zehar eraldaketa ugari jasan baititu. Argazki nagusia 60 eta 70 hamarkadakoa da. – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
Azpeitia controla con cámaras el acceso de vehículos a la zona situada frente a la basílica de Loiola
-
Errenteria organiza nuevas reuniones para presentar su proyecto para el Topo
-
Fiesta deportiva en las finales del Torneo de Fútbol 7 de Eibar
-
Cuenta atrás para el edificio del Patronato San Miguel en Azpeitia