Santelmoko txosnak lanerako jende beharrean daude eta Zumaiak herritarrak animatu dituzte barran eta sukaldean zerbitzatzen parte har dezaten. Lehenengo asteburuko larunbatean, 18.00etatik 21.00etara barran zerbitzatzeko bost persona falta dira, eta beste hiru 21.00etatik gauerdira bitartean. Igandetik astelehenerako goizaldean, zortzi lagun behar dira 2.00etatik 4.00etara bitarteko txandarako. Bigarren asteburuan, lau lagun falta dira ostiraletik larunbateko goizaldean, 2.00etatik 5.00etarako txandarako eta beste hiru larunbateko 21.00etatik gauerdira bitartean barran. Sukalderako bi lagun falta dira ostiralean, 20.00etatik gauerdira arte izango den txandarako.