Txosnetan lana egiteko jendea behar da Zumaiako Santelmoetan
Barran eta sukaldean zerbitzatzen ibiltzeko txandak bete behar dituzte
Santelmoko txosnak lanerako jende beharrean daude eta Zumaiak herritarrak animatu dituzte barran eta sukaldean zerbitzatzen parte har dezaten. Lehenengo asteburuko larunbatean, 18.00etatik 21.00etara barran zerbitzatzeko bost persona falta dira, eta beste hiru 21.00etatik gauerdira bitartean. Igandetik astelehenerako goizaldean, zortzi lagun behar dira 2.00etatik 4.00etara bitarteko txandarako. Bigarren asteburuan, lau lagun falta dira ostiraletik larunbateko goizaldean, 2.00etatik 5.00etarako txandarako eta beste hiru larunbateko 21.00etatik gauerdira bitartean barran. Sukalderako bi lagun falta dira ostiralean, 20.00etatik gauerdira arte izango den txandarako.
Temas
Más en Bertan
-
Un panel da a conocer la riqueza natural de Mariaratserreka y fomenta su conservación
-
Instalados dos nuevos aparcabicis seguros y cerrados en Beasain
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ