Joan zen ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen, Zumarragako Urola tabernan. Oso Zoroa, GI-632 eta Unibertsolariak taldeek parte hartu zuten. GI-632 taldea Antzuolatik etorri zen. Oso Zoroa (Manex Mantxola, Amaia Iturriotz eta Mattin Aranburu) taldea nagusitu zen.
Martxoan Bertsoa txapelketako finala hilaren 23an jokatuko da, 19.30ean Urretxuko gaztetxean. Oso Zoroa taldearekin batera, Soraluze tabernako kanporaketan sailkatu zen Bertso Olariak (Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Beloki legazpiarrak) taldeak eta Fox tabernako kanporaketan sailkatu zen Botxan Magoa (Arkaitz Aizpuru, Mikel Salaberria eta Mikel Iturriotz) taldeak abestuko dute.
Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak antzerki saioa eta bertso musikatu emanaldia ere antolatu ditu Martxoan Bertsoa programaren barne.
Ostiral honetan Ekida antzerki taldeak Plaza hau gurea da lana antzeztuko du Urretxuko Labeaga aretoan. Antzerki emanaldia 19.00etan hasiko da. Bertso musikatu saioari dagokionez, martxoaren 22an izango da, Urretxuko gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da.