Pasa den astean, martxoaren 7an ospatzen den Zuhaitz Egunaren harira, zuhaitz landaketa egin zen Tolosan, Udalak Tolosako Ingurumen Zentroarekin batera antolaturiko ekimenean. Herriko hiru ikastetxeetako (Herrikide, Laskorain Ikastola eta Samaniego) 5. mailako ikasleek egin ohi dute landaketa, urtero txandatuz, eta aurtengoan, Samaniegoko ikasleen txanda izan da. 65 ikasle inguruk hartu zuten parte landaketan, irakasleez eta, urtero bezala, Goroldiko adituez lagunduta

30 urki eta 2 arte landatu ziren Santa Luzia eremuan, 5 urteko ikasleekin lantzen den Baso-eskola proiekturako Udalak bertan berreskuratu duen eremuan. Zuhaitz landaketa urtero errepika-tzen den ekintza da eta Udalak azaldu duenez, besteak beste, “landaketa gunean itzala sortu eta biodibertsitatea zein itxura hobetzea, baita gazteen artean biodibertsitatearen aldeko ekintzak sustatzea eta haur, gazte zein herritarrengan oro har, zuhaitz, baso eta berdeguneekiko heziketa, sentsibilizazioa eta errespetua sustatzea ere” ditu helburu. 

Horretan gain, Agenda 2030 proiektuaren Tolosako udal-foroaren bilera ere izan zen. Ikastetxe bakoitzetik egitasmoan murgilduta dauden bizpahiru ikasle eta irakaslek, eta teknikari parte hartu zuten hitzorduan.