Gaur Quebeceko Les Petits Chanteurs de Laval abesbatzak eta Zaria Koru Eskolak kontzertua emango dute Iztieta auzoko San José elizan, 20.00etan. Sarrera doakoa izango da bertaratzen direnentzat.

Jakitera eman dutenez, Les Petits Chanteurs de Laval, Quebeceko abesbatza-antolakuntza ospetsua, nazioarteko haur abesbatzarik garrantzitsuenetako bat da. Philippe Ostiguyk zuzenduta, Céline Dion, Opéra de Montréal, Cavalia, Cirque du Soleil, Game Orchestra, Orquesta Sinfónica de Montreal eta Orquesta Sinfónica de Laval bezalako artista ospetsuekin kolaboratu du. Bere ospeak Kanadako mugak gainditu ditu, Estatu Batuetan, Europan eta Asian birak egin ondoren.

Zaria Koru Eskola nazioartean ere lan egiten duen Koru Eskola berritzailea izanik, bere balioen artean euskal nortasunarekiko konpromisoa eta beste kulturekiko begirunea dago.