Zabalik dira UEMAren udalekuen izen-emateak
Aurten, bi txandatan egingo dituzte udalekuak; ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra
Beste urte batez, UEMAk, udalerri euskaldunen Mankomunitateak, gazteei zuzenduriko udalekuak antolatu ditu, kasu honetan, 2006-2009 urteen artean jaiotakoentzat, eta Udalak azaldu duenez, jada zabalik da, martxoaren 31ra bitartean, ekimenean parte hartzeko izen-ematea. Salto! deituriko udalekuak, bi txandatan banatuta egingo dira aurten lehen aldiz: ekainaren 24tik uztailaren 2ra lehena eta uztailaren 4tik 12ra bigarrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua egongo da. Ohiko moduan, ekimen ibiltaria izango da eta aurten, Arantzan hasi eta, Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren, Elizondora iritsiko dira. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira. Geldiune bakoitzean, halaber, kantaldiak, kontzertuak, tailerrak, jolasak, solasak eta beste hainbat ekintzez gozatzeko aukera eta tartea izango dute gazteek.
Temas
Más en Bertan
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas