Ormaiztegiko Udalak, herriko emakume sare sortu berriak, Zumalakarregi Museoak, San Andres herri eskolak, Irakurle taldeak, Oin-harriak jubilatu elkarteak, liburutegiak eta Tramankulu elkarteak elkarlanean, Emakumeen Nazioarteko Egunerako zenbait ekintza antolatu dituzte. Egun nabarmena martxoaren 8a, ostirala, izan arren, jarduerak egun gehiagoz zabaltzen dira.

Gaur Ttipi-ttapa more musikatua izango da, 10.30etatik 12.00etara. Herri eskolako ikasleek eta Oin-harriak jubilatu elkarteko kideek parte hartuko dute elkarrekin.

Ostiralean Gaurko haziak biharko loreak murala sortuko da, San Andres herri eskolan. Arratsaldean, aldiz, Zumalakarregi Museoak gidatuta, Emakumeen Eguneko txokolatada egingo da Gizarte etxean.

Igandean Zumalakarregi Museoa ihes gela bihurtuko da. Ormaiztegiarrek scape room-az disfrutatzeko aukera izango dute goizeko 10.30etik gaueko 21.00etara bitartean.

Hilaren 12an Ana Apika ipuin kontalariak 5-9 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna eskainiko du. Saioa 17.00etan hasiko da, liburutegian. Ondoren irakurle taldearen txanda izango da, 18.00etatik 20.00etara. Horrela amaitutzat emango dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekintzak.