Orioko Udalak lehiaketa publikora atera zuen Zaharren Babeslekuko taberna. Titular berria adjudikatu eta taberna berriz martxan jarri bitartean, itxita egongo da. Gauzak horrela, prozesua martxan dago jada eta sei hautagai aurkeztu dira lehiaketara.
Udalak, ireki baino lehen, hurrengo pausuak emango ditu: Udalbatzarrak titular berriari adjudikatu behar dio kontzesioa, kontratua sinatu eta bestelako tramite batzuk egin behar dira. Gaur egungo titularrak lokala guztiz garbitu behar du eta kudeatzaile berriak beharrezko prestaketak egin beharko ditu taberna ostera martxan jartzeko.