Urbil merkatalgunea berritze prozesu batean mugilduta dago azken hilabeteetan, eta, besteak beste, ostalaritzako aulkiak eta mahaiak ere ordezkatu egingo dituzte, baina zakarrontzira botatzea ideia ona ez denez, Usurbilgo Udalak altzari horiek berrerabiltzea proposatu du. Orain arte erabilitakoak egoera onean daudenez, Usurbilgo Udalari eskaini dizkiote, behar duenerako erabil ditzan.
Jasotako altzari kopuruaren arabera, Udalak herriko ekipamendu publikoetan banatzeko asmoa du. Oraingoz, Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitariora bideratzea lehenetsi da, eta hango beharrak asetutakoan, gainerako ekipamenduetara joko dute.
Altzariak Udalari lagata, 12. Garapen Jasangarrirako 12. Helburua babestea izan du Urbilek helburu, ekoizpenari eta kontsumo ardura-tsuari dagokiona, ondasun horien bizitza erabilgarria luzatuz eta ekonomia zirkularra sustatuz.
Usurbilgo Udalak ere urte asko daramatza hondakinen kudeaketa arduratsua lantzen, eta zentzu horretan, Urbilek altzariak eskaini zizkionean ez zuen zalantzarik izan, eta berehala onartu zuen. “Berrerabilpenean sinisten dugu, eta altzarion bizitza luzatuko dugu”, nabarmendu zuen Ainhoa Arrozpidek Usurbilgo Ingurumeneko eta Zerbi-tzuetako zinegotziak, lehengo astean merkatalgunean burutu zen aurkezpenean.
Bestalde, Leyre Lobatoren, Urbilgo gerentearen, esanetan, merkataritza gunea berritzeaz gain, praktika arduratsuak ere sustatu nahi dituzte modu honetara. “Pozik gaude dohaintza honek komunitatean izango duen eraginarekin: aurrerantzean ere guztiontzako etorkizun kontziente eta jasangarriagoa sustatzen duten ekimenetan lankide-tzan jarraitzeko asmoa dugu”, adierazi zuen Lobatok.