Herri batzuetan bizi izan dituzte dagoenekeo inauteriak. Azpeitia kasu. Jai giroa nagusitu zen atzo kaleetan zehar eta gaur atsedena hartzeko eguna izango da festa goizaldera arte luzatu dutenentzat.
Beste batzuk gaur hasiko dira ospatzen inauterietako egunik indartsuenak. Azpeitia da horren adibidea. Gaur Elegante Egunaz disfrutatzeko momentua heldu bait da, eta Karnabaletako Astelehen eta Asteartea etorriko dira bihar eta etzi.
Txistulariek, Udal Musika Bandak, Arrasateko Dultzaineroek, Juan de Antxieta Musika Eskolako txilibiteroek eta Los Incansables txarangak hasiera emango diote egunari goizeko dianekin. 12.00etan sokamuturraren txanda izango da, eta 12.30ean Itsasi Dantza Taldearen Eleganteen Pasierarena. 16.30etako sokamuturra, Azoka plazan 17.00etan antzeztuko den Zientzialariak antzezlana, dj-en saioa Plaza Nagusian 19.30ean eta Rockalean elektrotxarangaren kalejira dira beste arrazoi batzuk Azpeitira etor-tzeko gaur.
Bihar ere inauterietako jaiaz gozatu ahal izango da Azpeitian, Astelehen Karnabal eguna dator eta. Banda Gaztearen eta musika eskolako txilibiteroen kalejirarekin hasiera emango zaio programari 12.00etan. 12.30ean mozorrotutako haurren desfilearen txanda izango da. Herriko erraldoiek eta buruhandiek, Banda Gaztea eta Juan de Antxieta musika eskolako txilibiteroek eta trikitilariek girotuko dute Dantza Saltsa taldeak plazan zuzenduko duen dantzaldiarekin bukatuko den ibilbidea.
Egitarauak jarraipena izango du arratsaldean: sokamuturra, 16.30ean; Dunbots txarangaren kalejira, 18.30ean; Udal Musika Bandaren kalejira, 19.30ean; Mozorro Lehiaketa, 20.00etan (sari banaketa 23.30ean Plazan); Davila dj-a eta Oihan Vega dj-a Plazan, 20.00etan; eta Itsasiko ttuntturroen kalejira, 20.00etan.